Bernaola Festival 2015

Sinkro

BERNAOLA FESTIVAL Vitoria-Gasteizen sorturiko ekitaldi kultural garrantzitsu bat da, XXI. mendeko musikaren aniztasuna zabaltzeko helburua duena. Bere jarduerek dinamismo handiko irudi bat proiektatzen dute, gure garaiko musikan espezializatu baita. Jaialdiak mundu osoko musikagile zein interpretatzaileak biltzen ditu, ospea lortuz eta, hamaika edizio eta gero, nazioarteko ikuspegi musikalean erreferentzia-puntua bilakatuz.

Musika-sorkuntzarekin inplikaturiko jaialdia zeina 20 lan baino gehiagoren estreinaldiak jasoko baititu, hurrengo musikagileenak: como Abel Paúl, Zuriñe Gerenabarrena, Sergio Gutiérrez, Michael Maierhof, Anahita Abbasi, Camilo Méndez, Ignacio Monterrubio, Guillermo Lauzurika, Léo Collin, eta abar. Ikuslego ezberdinetarako kontzertuak, eta bereziki musika egungoenaren errepertorioa ezagutu nahi duen ororentzat.

Kontzertuen programak hiru esparru bereizten ditu:

  1. ESPACIO SINKRO, musikaren teknologia berriei zuzendua: Basuromio (soinu-instalazioa eta musika-antzerkia), Josep lluis Galiana & Carlos D. Perales (bikote elektroakustikoa), Michelle Man & James Hewison (dantza eta elektroakustika), Akusma (audioa 3D-an), etab.
  2. MUSIKARI GAZTEAK, non talde eratuak eta bakarlariak beraien formakuntza eta lanaren erakustaldiak egingo dituzten; beraiekin batera, ohiko moduan, Musikene Orkestra Sinfonikoa ere arituko da.
  3. CONCERT SERIES, nazioarteko ospeko bakarlari eta taldeen gunea: Peter Veale, Séverine Ballon, Luis Tabuenca eta Alfonso Gómez, edo Ensemble This That, Tamgram Project, Sigma Project, Ensemble TaG eta Ensemble Sinkro bezalako taldeak.