letras

Bernaola

ENSEMBLE ESPAI SONOR

aza
01
2018

osteguna, 19:30ean


Conservatorio de Música Jesús Guridi

“migrazioa – migrations – migraciones”

José Ignacio Lagos: txirulak / flautas
Bartolomé Llorens Peset: klarineteak / clarinetes
Tomeu Moll-Mas: pianoa / piano

Ivan Fedele (1953) - Imaginary Islands (1992)
Txirula, klarinetea eta pianoa / Flauta, clarinete y piano
Giacinto Scelsi (1956) - Ko Lho (1986)
Txirula eta klarinetea / Flauta y clarinete
Iker Güemes Cabrejas (1971) - Hitzak, metáforas cachées VII-VIII (2012)
Pianoa / Piano
Juan Cruz-Guevara (1972) - Dos paisajes sonoros (2016)
Kontabaxua klarinetea / Clarinete contrabajo
Jonathan Harvey (1939-2012) - Nataraja (1983)
Txirula eta pianoa / Flauta y piano
Helga Arias Parra (1984) - A common sense of self * (2018)
Txirula, klarinetea eta pianoa / Flauta, clarinete y piano

* Estreno mundial. Encargo de Espai Sonor, con el apoyo de INAEM
*Mundu mailako estreinaldia. Espai Sonor-en mandatua; INAEMen laguntza du
ENSEMBLE ESPAI SONOR
Migratzea kanpoko mugimendu berezkoa dute animaliek, intsektuek edo gizakiek. Leku aldatze fisiko horrek, bestalde, barne mugimendu bat eragiten du aldi berean, sotilagoa, kanpokoaren isla. Musikak beti gonbidatzen gaitu barne mugimendu horretara: bide bat zabaltzera, batzuetan oharkabekoa, kultur tradizio, gogo aldarte, zirrara, kontzientzia egoera eta abarretan zehar. Espai Sonor-ek aldaketa ugari izan ditu egituran eta egoitza lekuetan, eta, haren ustean, bere egungo musika egoera hobekien deskribatu ahal duen titulua, hain zuzen, Migrazioak da. Titulu horren pean, hainbat talde motarentzako obren errepertorio bat proposatzen da, txirulak, klarineteak eta pianoa konbinatuz, eta, horien artean, Helga Ariasen A common sense of self obraren estreinaldia (Euskadi, 1984). Tinbrezko bariazioa bera da migrazio horien motibazioetako bat: horregatik agertokian formazioen aldaketa etengabea, soinu perspektibaren aldaketa bilatuz, bakarlaritik hirukotera.

Suecan sortu zen (Valentziar herria), 2003an; Espai Sonor da estatuan gaur egungo musika taldeen artean ibilbiderik luzeenetakoa duena. Suecako Mostra Sonora-n bertako talde gisa aritu izan zen, taldea sortu zenetik 2015. urtera arte. Areto eta jaialdi espezializatu nagusietan agertu izan da, eta hainbat musika konpositore eta zuzendarirekin batera jardun izan da lanean, estreinaldi ugari eskainiz.

2010ean, bi CD grabatu zituen Stradivarius zigiluarentzat, monografiko bana opatuz Voro Garcíaren obrei (zuzenari artistikoa izan zen 2015era arte) eta Aureliano Cattaneoren obrei. 2018an, Mallorkara aldatu zuen egoitza, eta, han, PHONA – Cicle de Noves Músiques sortu zuen. Bera da anfitrioia ziklo horretan. Gaur egun, Josep Planells Schiaffino eta Tomeu Moll-Mas dira zuzendari artistikoak, eta kolektibo batzar zale gisa lan egiten du, eta badu talde egonkor bat txirulaz, klarinetez, pianoz, biolinez eta biolontxeloz osatua.
Ahal bada, beti bilatzen dugu bakarlari eta konpositoreen arteko elkarlan kilikagarri, estu eta ezinbesteko bat, etengabeko saiakuntzaren bidezko bilaketa prozesu baten barruan, soinuzko gaiarekiko kontaktu bizi eta bertatik bertarako ia ukimenezkoaren bidez. Oraingo aldi honetan, Helga Arias (Bilbo, 1984) , Iker Güemes (Balmaseda, 1971) eta Juan Cruz-Guevara (Almería, 1972) bizkaitarrekin egindako lana erakutsiko dugu.