letras

Bernaola

BERTRAND CHAVARRÍA-ALDRETE

aza
03
2018

larunbata, 12:30ean


Museo de Bellas Artes

Bertrand Chavarría-Aldrete: gitarra/guitarra

Ramón Lazkano (1968) - Ezkil (2002)
Teresa Catalán (1951) - El primer juguete (1996)
Iñaki Estrada (1977) - Begiratzailearen Nahia (2003)
Carlos Fontcuberta (1978) - Color * (2018)
Álvaro Carlevaro (1957) - Agustión y la eternidad de los duendes (1999)
Mikel Urquiza (1988) - Belarretan (2014)

* Estreno mundial.
*Mundu mailako estreinaldia

Kontzertua Musika Garaikidearen IX. Zirkuituarekin elkarlanean emango da, Musikagile - Euskal Herriko Konpositoreen Elkarteak antolaturik.

Web orrialdea BERTRAND CHAVARRÍA-ALDRETE

BERTRAND CHAVARRÍA-ALDRETE
Egungo gitarra-jotzaile ezagunenetako musika garaikidearen esparruan, SMASH Ensembleko konpositore egoiliar eta Zuzendari artistiko/exekutiboa da Bertrand Chavarría-Aldrete. Musikari espresuki zuzendurik hogei urte baina gehiago igaro ondoren bere ibilbide artistiko-musikala arte plastiko eta zinera zabaldu du. Bere egungo lana, kontzertuak eskaintzeaz gain, objektu musikal hibridatuak sortzean datza, konposatu eta bere errepertorioaren “interpretazio hedatua” sortzean.

Bertrand Chavarría-Aldretek (Lyon, Frantzia) Mexico, Frantzia, Holanda eta Portugalen burutu zituen bere ikasketak.

Errenazimendutik hasi eta egungo konposizioraino zabaltzen den errepertorio aberatsari esker Amerika eta Europa osoan zehar gonbidatua izan da kontzertuak eskaintzeko, hirurogei lan baina gehiago estreinatuz, eta irrati eta diskoetxe ugarirentzat grabazioak eginez.

Gaur egun hainbat proiektutan ari da lanean. Mudarra Proiektua, zeinek bere baitan hartzen duen Alonso Mudarra errenazimenduko konpositorearen hiru bihuela liburuen transkripzio, difusio eta grabazio lana, Novum Organum, gitarrarako metodo eta laburbilduma; eta Carpere Fide(s) XX eta XXI. mendeko espainiar musika garaikidea biltzen duen artxiboaren sorrera.

Sorkuntzari eskaintzen dion alorra hainbat eta hainbat esparrutara zabaltzen da, guztiak, espresio artistiko anitzago batean batzen direnak. Bere obra berriak zuzenean soilik entzun daitezkeen euskarri plastiko eta entzunezkoetan oinarritzen dira. Zinemagile lanetan bi dokumental (75 Centavos, Diario Portuense) eta hainbat bideo sortu ditu eta arte plastikoei dagokienean pulsações dilatadas izeneko estruktura sail bat garatzen ari da, gitarran interpretatzen dituen obren interpretazio/luzapen plastiko/bisuala.

Web BERTRAND CHAVARRÍA-ALDRETE