letras

Bernaola

SIRIUS & FRIENDS

aza
08
2018

osteguna, 20:30ean


Conservatorio de Música Jesús Guridi

John Edwards: kontrabaxua / contrabajo
Luis Tabuenca: perkusioa / percusión
Guillermo Lauzurica: elektronika / electrónica
Ignacio Monterrubio: elektronika / electrónica

Sinkro Records diskoetxeak bere azken CDa aurkeztuko du, “El Gran Chiflado”, Sirius taldearena (Guillermo Lauzirika eta Ignacio Monterrubio), Luis Tabuenca eta John Edwardekin elkarlanean egina. Konposizioa eta inprobisazio kolektiboa ditu ardatz.

Web espaciosinkro

Sirius & Friends
1995tik hona, John Edwards Londresko artista giroko “zutabe” bihurturik dago, eta ia guzti-guztiekin jo izan du: urtean 150 eta 200 kontzertu inguru ematera iritsi izan da. Baxu jotzaile nagusia bihurtu da Evan Parker, Tony Bevan, Veryan Weston eta Elton Dean taldeentzat, besteak beste, eta, maiz, Mark Sanders perkusionistarekin elkarlanean aritu izan da. Europako agertokietan ohikoa bihurtu da, Taktlos, Ulrichsburg, Nickelsdorf eta Budapesteko jaialdietan parte hartu ohi duelarik, bai eta Zelanda Berrian eta Estatu Batuetan ere. Gainera, bakarka ere ematen ditu emanaldiak.

Luis Tabuenca perkusionista, konpositore eta inprobisatzaileak gaur egungo musikaren eta musika esperimentalaren sortzea eta interpretazioa du bere ardatza; nazioarteko inprobisatzaileen artean ere parte hartzen du.  Luis Tabuencaren konposizioak azterka aritzen dira musika inprobisatuaren eta musika idatziaren arteko mugetan. Musika-tresna bakarlarientzat, ganbera musikarako, gaur egungo dantzarako eta zinema dokumentaletarako egin izan du musika. Dantzari, konpositore eta ikusizko artistekin lan egin izan du. Hezitzaile gisa, Tabuenca sarri gonbidatzen dute mintzaldiak egitera eta lantegietan irakasle aritzera mundu osoko hainbat unibertsitate eta erakundetatik.

Sirius zuzeneko musika elektronikoko talde bat da, konposizio kolektibokoa, beste arte espezialitate batzuekin elkar eraginean jarduten dena, hala nola dantza, bideoa eta arte plastikoak, eta garrantzi berezia ematen die inprobisazioari, esperimentazioari, sormenari aplikatutako teknologia berriei, betiere ikuskizunaren ezaugarriei egokitzen zaien lekuetan jardunez.