letras

Bernaola

DRUMMING

aza
10
2018

larunbata, 19:30ean


Conservatorio de Música Jesús Guridi

“Surrounding Marimba Quartet”

Pedro Gois: perkusioa / percusión
Daniel Araujo: perkusioa / percusión
Jorge Pereira: perkusioa / percusión
Miquel Bernat: perkusioa / percusión

Christopher Deane - Vespertine Formations (2003)
Miguel Azguime - Orbital Shift Variations (2017)
Jo Kondo - A Volcano Mouth (1986)
Tomás La Porta - Preludio Al Fuego* (2018)
Luís Tinoco - Short Cuts (2010)
Fernando Villanueva - The Art Of Worldmaking (2017)

*Estreno mundial
*Mundu mailako estreinaldia.

Web Drumming

Drumming
Marimba laukote bat sortzea azken hamarraldietan marimbak izan duen garapenaren ondorioa izan zen, bai eta haren interpretazio tekniketan izandako aurrerapenarena ere. Errepertorio txikia dago marimbarentzat, baina dagoeneko gai da tresna horren musika aukera anitzak ikusteko, eta, hori dela eta, gure nahia da hura zabaltzen eta ezagutarazten laguntzea, konpositoreekin eta musika tresnaren eta makilen ekoizleekin elkarlanean.

Bere ezaugarri eta jatorriagatik, marimba zubia da afrikar kulturaren eta mendebaldeko kulturaren artean, zeren eta bere arbasoak baititu balafonak eta timbilak. Hala, proiektu honen bidez, aukera izango da musika tresna horri ezagutza agertzeko eta bera garatzeko sustapen lana egiteko. Ohartzekoa da, orobat, badela paralelismo handi bat marimba laukote baten eta hari laukote baten sorbideetan, soinu homogeneotasunaren eta ugaritasunaren arteko bikoiztasuna dutelako batek zein besteak.

Esparru berezi honetan, eta Drummingaren proiektu bat eta bestea nola bilakatzen den behatuz, ekiten diogu Drumming Sorrounding Marimba Quartet delakoa aurkezteari, xedea izanik talde honentzako errepertorio berri bat sortzea eta haren zabalkundea egitea; halaber, berezitasun bat izango da, ez oso ohikoa, oholtza gainean agertzeko modua. Performance bakoitzean eta musika giroan are eta gehiago parte har dezan ikusleriak, laukoteak platea inguruan joko du (ez, usadioak agintzen duen moduan, aurrez aurre), eta, hala, soinu esperientzia hipnotiko bat eskainiko die entzuleei.
Europako perkusionista ospetsuenetako Miquel Bernaten zuzendaritza pean, eta dagoeneko 20 urteko ibilbidea eginik, Drumming, egun, Portugalgo eta Europako gainerako herrialdeetako perkusio proiektu berritzaileenetako bat da. Egiturak aginduta, proiektu artistikoak dibertsifikatzea du estrategia, eta, hori, maila tekniko-artistikoko baldintza oso garaiak betearaziz gauzatzen du, konpositore eta sortzaile, bakarlari, programatzaile eta era bateko eta besteko kultur entitateekin elkarlanean.

Web Drumming