letras

Bernaola

DZAST AHOTSAK

aza
18
2018

igandea, 13:30ean


Iglesia de San Pedro. Araia

Programa honetan, XX. mendeko musika koralaren konpositore bikainenetako batzuk aurkeztuko dira, haien obrarik esanguratsuenetako batzuk hautatuz; bidaia, lineala baino areago, kronologikoa izango da, joan den mendeko musikaren historian zehar joango da, eta “neo” batzuei eta beste mugimendu batzuei bisita egingo diegu, ikustearren nola ibili ziren soinu berrien eta era bateko eta besteko adierazpen molde, ahots teknika, armonia eta konposizio prozeduren bila.

Garai bateko eta besteko musikariengana hurbiltze bat izango da, baina badituzte guztiek zenbait ezaugarri elkarrekin: Messiaen Duruflé-ren eta Donostiaren erlijio sen sakona, Copland, Britten edo Casals nola izan ziren bake gizon, Taverner y Tormisen tradizio ortodoxoa, eta hark eta Bustok folklorearen aldera sentitzen zuten erakarpena.

Baina, ezbairik gabe, autore horiek guztiak batzen dituena da beren interes handia, zer jakintza zuten eta nola aitortzen zuten ahotsa funtsezko musika tresna bat zela, baita XX. mendeko musikaren barnean ere.
DZAST AHOTSAK
Gasteizko Dzast Ahotsak abesbatzaren zuzendaria Javier Sagastume da: 2006an sortu zen abesbatza, musika koralaren maitale talde baten eskutik, ezohiko errepertorioak ikertu eta praktikatzeko interesa baitzuten. Haien interesa da euskal musika koraleko konpositore ahaztuak berreskuratzea eta errepertorioa zabaltzea obrak agintzen zaizkielarik.