letras

Bernaola

ANNA MARGULES

aza
16
2018

ostirala, 19:30ean


Artium Museoa

Anna Margules: txirula eztiak

Isang Yun - The Hermit at the Water- The Visitor of the Idyll (1993)
Txirula ezti baxu eta tenorea / Flautas de pico Bajo y Tenor
Fausto Romitelli - Seascape (1994)
Paetzold txirula kontrabaxu anplifikatua / Flauta Paetzold contrabajo amplificada
Manuel Rocha - Trama de tramas (2018)*
Txirula ezti eta elektronika / Flautas de pico y electrónica
Ferrer - De cómo a la memoria se han de juntar los suspiros (2018)*
Txirula ezti eta elektronika / Flautas de pico y electrónica
Gabriela Ortiz - Canto a Hanna (2005)
Txirula ezti tenorea / Flauta de pico Tenor
Diana Perez Custodio & Ana Sedeño - Si me juzgan las cortes de amor (2012)
Paetzold txirula kontrabaxu, elektronika eta bideo / Flauta Paetzold contrabajo, electrónica y video

*Mundu mailako estreinaldia.

Web Anna Margules

Bernaola Festival
Nola bidaiatu arimaren barren-barrenetik abiatu eta airean zehar haraindikoaren mugak gainditzeko?
Musika tresna ustez melodiko hori, txorien kantuaren hain kidekoa, noraino barnera daiteke? Zer dago laku baten uretako uhinen arintasunaren azpian? Nola abiatu arimaren barren-barrenetik eta airean zehar haraindikoaren mugak gainditu?

Antzinako Musikaren barruan oso ekina izateaz landara, Anna Margulesek ospe handiko konpositoreekin egiten du lan, eta, hori dela eta, estreinaldi ugari izan ditu interpretatzaile gisa bere karreran zehar. Orobat egiten dute lan artista plastiko, poeta eta antzerki zuzendari gisa, eta, hori dela eta, Espainiako Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalaren hainbat produkzioren musikan parte hartu izan du.

Bakarlari gisa eta ganberako hainbat taldetako kide gisa, kontzertu eta jaialdi ziklo ospetsuetan parte hartu izan du, Mexikon, Estatu Batuetan, Argentinan, Kuban eta Europako hainbat herrialdetan (Alemania, Suitza, Herbehereak, Frantzia, Espainia, Portugal, Sizilia eta abar).

CD hauek grabatu ditu: “En Seumeillant”; “Machaut a tres”; "El Cançoner del duc de Calabria”, “Orlando di Lasso: Il primo libro de motetti" (Ars Harmonica eta La Má de Guido). Bere azken CDa: “De qué lado...?" (Verso), Atlantikoaren bi ertzetako gure garaiko konpositoreen obrez dago osatua, eta kritikariek han eta hemen laudatu izan dute.

Anna Margules, kontzertu emaile gisa ez ezik, irakasle ere aritzen da. Gaur egun, Aragoiko Goi mailako Kontserbatorioan eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan dihardu. Kezka du txirula eztiaren eta haren errepertorioaren zabalkunde ona egin dadin, eta, hala, ikastaro espezializatuak eman izan ditu Alemanian, Suedian, Herbehereetan, Espainian, Portugalen, Kuban eta Mexikon.

Web Anna Margules