letras

Bernaola

MÓNICA VALENCIANO

aza
17
2018

larunbata, 19:30ean


Artium Museoa

“Imprenta Acústica en (14 borrones de una) Aparición”

Mónica Valenciano: Dramaturgia eta interpretazioa / Dramaturgia e Interpretación
Raquel Sánchez:  Zuzendaritzaren laguntzailea / Ayudante de dirección
Jorge Rúa: Zuzendaritzaren laguntzailea / Asistente de dirección
Libertad Bolívar:  Argiztapeneko diseinua / Diseño Iluminación: Cristina
Anton Webern: Musika / Música
Jorge Rúa: Produkzio exekutiboa / Producción Ejecutiva
Marta Blanco: Ikus-entzunezkoak / Audiovisual
Norma Kraydeberg: Bulegoa / Oficina
Cristina Carroquino: Aholkularitza & Dokumentazioa / Asesoramiento & Documentación

“Topaketa hau proposatzen da ibili beharreko mapa-kartografia batetik abiatuta, irudi sorta batean zehar bidaiatuz… Gutun irekiak, bere ehuna iruten ari den dantza baten gutunak. Keinu baten intonazioak, kontaktu baten erritmoak, jolas egiten duen absentzia baten joan-etorriak. Barnean bidea egiten ari den geografia horren bila abiatutako sare baten gorputzgrafiak… Ahotsezko gorputzak, plano anitzetan adarkatuz. Espazioak, protagonista gisa, lotu egiten gaitu atzean uzten duen horretan… ukitzen duen espazio horren larruazala, jomuga ustekabeko bat eduki dezakeena barnean… Eta begiradak norat deitzen digun, su hartzen du han haren ikuspenak: Has gaitezen kartak nahasten… Orkestrazko herrestatzeak eta ustekabean jomuga begi zirku bat bihurtu da, zulo bat hasten da. Harrikada udazkena da… itzultzen ari den malko baten kantua zeharkatuz, dantza, entzun geldialdia nola ari den denbora mokokatzen. Beldurrak marguldu egiten du? ... Puntu bat ari da zaunka tuaren barruan, eta lekukoa zure begi zoletan paseatzen”
MÓNICA VALENCIANO
Dantzan ari naiz…Nola bere gorputzean induska ari dena, trabak kenduz, haren ahotsera sarbidea ematen didaten ahalezko zirkuitu berriak irekiz… gorputzaren ahotsa dantzan ari den gorputzean ezkutaturik, abiatu naiz haren aukera akustikoen bila, mugimenduaren arnasketaren bidez, gorputza hedagarri, polifoniko, larruazalaren eta espazioaren arteko kontaktua hedatuz, ehundurak, tonalitateak, kalitateak aurkitzen ditut.. errebelazio prozesu batean azaleratzen direnak eguneroko praktikatik agitzen baitira, gorputzari musika tresna balitz bezala adi egotetik, edo… oihartzun lekua.
Jarraitzen dut mugimenduaren idazkeran ikertuz, mintzaira bat formulatuz deus ere azaldu nahi ez duena baizik eta parte harrarazi… enkontrura dei eginez. unea hautemateko gaitasunetik, presentzia egoera hori aurkitzea ikuslearengan.
Nire nahikundea da edozein espazio betetzea, agertzeko egintzan laguntzea.
Hala, eraiki, ehuna banatu espazio batetik zer edo zer ager dadin, kasik funtsezko mugimendua da hori.
Dantza bakoitzean ikasten dut hobeto desagertzen.
Bidaia honetan, hainbat geltoki igaro ditut, obrak sorrarazi dituztenak, besteak beste:
-  “Disparates” (“Burugabekeriak”) obra saila (Goyaren grabatuetan duena inspirazio iturria). 
-  “Arrantzale bat azpitituluekin”. 
-  “Impregnaciones en la Srta. Nieve y Guitarra”. (“Bustidurak Elur eta Gitarra andereñoarengan”) 
-  “Borrado En-Canto” 
Bideo lanak: “Danza de Ezpada”, Pedro G. Romerorekin elkarlanean; C.A.D.U.D.”, Javier Coloradorekin elkarlane