letras

Bernaola

JEFF KAISER

aza
22
2018

osteguna, 20:30ean


Conservatorio de Música Jesús Guridi

18:15ean, Jeff Kaiser-ek hitzaldi irekia emango du bere sormen prozesua ezagutu nahi duen jendearen aurrean.

Web Jeff Kaiser

JEFF KAISER
Jeff Kaiser tronpeta jotzailea, konpositorea, orkestra zuzendaria, teknologia berrien garatzailea eta etnomusikologoa da. Kaiserrek darabilen ikuspegia da bere musika tresna usadiozkoa eta teknologia berriak software/hardware interfaze pertsonalizatu eta interaktibo gisa integratzea. Haren obrak konposizio esperimentalaren eta inprobisazioaren ebakiduretan inspiratzen dira, eta, orobat, musika tresna usadiozkoen eta teknologia berrien arteko konbinazioak ematen duen tinbre eta forma aukeretan. Bere musikaren erroak sakon barnatzen dira jazzaren tradizio esperimentaletan, inprobisazioan eta mendebaldeko artearen musika praktiketan.

Kaiserren musika erruz dokumentatuta dago, hogeita bost grabazio baino gehiagotan; ekitaldi ospetsuetan parte hartua da, hala nola New Yorkeko Visión Festival eta Festival of New Trumpet jaialdietan, Los Angeles Disney Concert Halleko REDCAT antzokiaren irekiera handian, bai eta Alemaniako, Ingalaterrako, Herbehereetako, Suediako, Espainiako, Mexikoko eta Estatu Batu osoetako kontzertu areto, klub eta arte galerietan. Hainbat talde motarentzat sortzen du musika, handi nahiz txikientzat, musika tresnazko nahiz ahotsezkoentzat, akustiko eta elektronikoentzat, elementu tradizional eta grafikoen notazio hibrido bat baliatuz. Bere talde handia, The Jeff Kaiser Ockodektet, hogeita hiru musikarik osatzen dute, eta metalezko, perkusiozko, harizko, haizezko eta zurezko musika tresnekin jotzen dute, bai eta Thereminarekin ere, sintetizatzaile analogiko modular ordenagailu eramangarriarekikoarekin, eta orobat gitarra kontrabaxuarekin, eta, inoiz, koruekin. Ockodektet-en oraintsuko emanaldi bat hautatua izan zen urteko jazz kontzertutzat San Diego Reader jaialdian.

Konpositore /artista interpretatzaile edo jotzaile gisa, sari ugari jaso ditu, bai eta dirulaguntzak eta lan jakinetarako mandatuak ere, hala nola musika koral elektronikokoak, eskala handiko inprobisazioan oinarritutako obra elektroakustiko bat, hainbat ganbera opera, oratoria bat, bideo / musika instalazio bat emakumeen espetxe abandonatu batean, eta telebistako saioetan eta filmetan ere parte hartu izan du. Hainbat lan egiteko agindu horien artean dira Ojai Cameratak eta Kaliforniako Unibertsitate Luterarrak egindakoak, besteak beste. 14 aldiz jaso izan du Ventura Hiriko Artisten Banakako Beka, hiru aldiz jaso du Venturako Konderriko Historia eta Arte Museoaren Foro de las Artes saria, eta hainbat Subito dirulaguntza jaso izan ditu, eta bai ere hamabost ASCAP Plus y Más sari.

Kaiser Teknologia eta Musika Konposizioko irakasle laguntzailea da Central Missouriko Unibertsitatean (UCM), eta hainbat eskola mota eman izan ditu: etnomusikologia, arte interaktiboen teknologia eta audio digitalaren konposizoa, besteak beste, ikastegi hauetan: UCM, University of San Diego, Universidad de California San Diego, Universidad de California Irvine eta Mira Costa College.

Web Jeff Kaiser