letras

Bernaola

ALEXANDRA GREFFIN-KLEIN & ALEXIS DESCHARMES

abe
01
2018

larunbata, 19.30ean


Conservatorio de Música Jesús Guridi

Alexandra Greffin-Klein: Biolina / Violín
Alexis Descharmes: Biolontxeloa / Violonchelo

Matthias Pintscher - Study I for treats on the veil (2004)
biolin eta biolontxelorako / para violín y violonchelo.

Wolfgang Rihm – Duomonolog (1989)
biolin eta biolontxelorako / para violín y violonchelo.

Philippe Hurel - Cycle Traits
D'un Trait (2007) biolontxelorako / para violonchelo.
Trait (2014) biolinerako / para violín.
Trait d'union (2013) biolin eta biolontxelorako / para violín y violonchelo.
ALEXANDRA GREFFIN-KLEIN & ALEXIS DESCHARMES
“Treatise” obraren inspirazio iturria hau da: Cy Twonbly estatubatuarrak 1970eko hamarraldiaren hasieran sortutako “Treatise on the Veil” (Errezelaren gaineko Tratatua) margolan saila; lan horri egindako omenaldia ere bada “Treatise”. “Errezela”, ikus-entzunezkoetan baliatzen denean, hainbat adiera izan ditzakeen hitza da, eta guztiak dira egokiak musika obra hau entzuteaz ari garela.

“Duomonolog” obrak, hala, Wolfgang Rhim-en estiloaren bereizgarri bihurtuak diren adierazmolde espresionista eta erromantikoen sorta guztia zeharkatzen du.
“Traits” obra biolin eta biolontxelorako idatzitako ziklo bat da, Alessandra Greffin-Kleinen eta Alexis Descharmesen kontzertuko protagonistei opatua. “Traits” obraren bereizgarria da idazkera itxuraz libre bat, kasik inprobisatua. Beste hitz batzuekin esanda, ziklo bat da, zeinak ez baitu egitura aldez aurretik determinatu bat, eta zeinari motibo soil eta behin eta berrizko batzuen garrantzi “semantikoa” haziz baitoakio errepikatu ahala.

“D'un Trait” (Marra bakar batez) obra, beraz, elementu urri batzuekin eraikitako obra da. elementu urri, kementsu batzuk, zeinak elkarrekin estekatu eta talka eginez ezin iragarrizko eran aldatuz baitoaz. Bada “animalia" presentzia moduko bat, azaleratuz doana, presa eta tentsio moduko bat… “Obra honetan eta ziklo osoan zehar, bada gogo bat gai idiomatiko erraz ezagutzeko modukoak sortzeko keinu instrumentala sartzeko, etengabe aldatuz joateko behar bezain soila.

“Trait d’union” motibo multzo arin-arin eta marra bakar batez idatzien multzo batek osatzen du, zeintzuen bidez biolinak eta biolontxeloak elkar kausitu ahal duten. Motibo horietako bat, erabiliena, lerro goranzko eta mikrobitartezko moduko bat da, erregistroaren gailurrera abiada bizian iristen entseatzen dena. Beste motibo erraz ezagutzeko moduko batzuk dira figura isoritmikoa, aldaketa uneetan protagonistak batzen dituena, edo kiribila, errepikatu eta gauzen garapena blokeatzen duena. Azkenik, akordeak halako moldez daude afinatuak, non musika tresnek bakarra balira bezalako soinua egiten duten.
“Trait” gero idatzi zen, “Trait d’union”-en ostean, baina azken hori berragertu egiten da zikloaren erdian, beste bi zatien pusken bariazioak dauzka, elkarrekin nahastu eta talka egiten dutenak, eta, hala, “kiribil” berriak sortzen dira, erritmoaren mailan “Trait d’union” ekartzen dutenak gogora.

Baina, “Traits” zikloan zehar, axolazkoa, oroz gain, zera da, tentsio muturrekoa, materiala eta musika tresnen jotzaileak etengabe arriskuan jartzea. Konposizio lan egiturazkoa desagertu egiten da biolinaren eta biolontxeloaren atzean.

Web Alexandra Greffin-Klein