letras

Bernaola

GURIDI GARAIKIDEA

abe
03
2018

astelehena, 19.30ean


Conservatorio de Música Jesús Guridi

Web El Conservatorio de Música "Jesús Guridi"

Guridi Garaikidea
Vitoria-Gasteizko "Jesús Guridi" Musika Kontserbatorioa, hezkuntza-proiektuaren eta kontzertu, topaketa ikastaro eta maisu-eskolen eskaintza iraunkorraren bitartez gure garaiko musikaren sorkuntzan konpromisoa hartu duen zentroa da. Hasieratik gaur egungo musikaren sorkuntzari eskainitako jarduera ugari antolatu ditu, eta horietan mundu osoko musikagile eta interpreteek hartu dute parte. Hala, zentroak babestutako kultur ekimen ugari sortu dira, hirian eta bere inguruan dinamismo irudia proiektatzen dutenak, ikasgeletan egindako lanaren erakusgarri.

Kontserbatorioko Areto Nagusian Bernaola Jaialdiko kontzertu ugari eman dira, eta programazioaren nortasun ezaugarrietako bat musikagile eta interprete gazteen presentzia da. Horren guztiaren sorburuan dagoen filosofia honako hau da: musika lanbide jarduera gisa xede irmo duen prestakuntza ikasleei ematea. Egindako lanaren emaitza, azken urteotako lanaren bultzadarekin, gaur egun onartzen ari da, zentroarekin lotutako musikariak etengabe parte hartzen ari baitira herriko bizitza artistikoan.

Bernaola Jaialdiak urterik urte helburu hau izan du: hiriko bizitza kulturalarentzako pizgarria emango duten jarduerak programatzea, eta ingurunean gaur egungo musika ezagutzeko aukera ematea, kalitatezko interpretazioen bitartez. Kontzertu hau sorkuntzaren eta interpretazioaren arloan egindako lana erakutsiko duen topalekua izatea da helburua. Beraz, aukera paregabea da ikus-entzuleek gure garaiko musikak daukan bultzadan parte har dezaten.