Bernaola Jaialdiaren XVI. edizioa izango da aurten, eta asmo handiko programazioa aurkeztu du, nazioartean izen handia duten lehenengo mailako nazioarteko artisten alde egingo du eta. Besteak beste, Ipar Amerikako Jack Quartet laukotearen mailaren parekoa duten artistez gozatu ahalko dugu. Laukote hori orain dauden hari laukoteetatik garrantzitsuenetakoa da, eta Luxemburgeko United Instruments of Lucilin taldeaz ere gozatu ahalko dugu.

Proiekzio handia duten euskal artista asko egongo dira, hala nola Gasteizko piano jotzaile Alfonso Gómez edo Zukan hirukotea, besteak beste.

Azpimarratzekoa da Sinkro Records zigiluaren azken bi CDak mundura merkaturatu direla:

  • Jabi Alonsok txalapartaren inguruan egin duen AmetsOLAK lana aurkeztu du.
  • Jeff Kaiser-ek eta Luis Tabuencak eratutako The Forgetting Machine inprobisazio duoak Systematic and Quantitative aurkeztuko du.

Bernaola Jaialdiak musika garaikidea du funts, eta xede nagusitzat dauka sorkuntza berriko musika klasikoaren estreinaldi eta zabalkundea sustatzea, baita jaialdiaren beraren eta teknologia berrien eta beste diziplina artistiko batzuen arteko interakzioa ere. Hauexek dira jaialdiaren bereizgarriak: adierazpide modu berriak aztertzea, teknika instrumental berriekin esperimentatzea eta soinua baliabide elektroakustikoen bidez manipulatzea.

Bernaola Jaialdia Araian eta Gasteizen egingo da urriaren 26aren eta azaroaren 28aren artean.

13 kontzertu emango dira Jesús Guridi musika kontserbatorioan, Arabako Arte Ederren Museoan, ARTIUMen eta Araiako Andra Mari Aretoan.

FaLang translation system by Faboba
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12

Egoitzak

CM Jesús Guridi MK

CM Jesús Guridi MK

Plaza de la Constitución, 9
01009 Vitoria-Gasteiz
945 28 24 00
conservatoriovitoria.com

Museo Artium

Museo Artium

Francia, 24
01002 Vitoria-Gasteiz
945 20 90 20
artium.eus

Museo de Bellas Artes

Museo de Bellas Artes

Paseo Fray Francisco de Vitoria, 8
01007 Vitoria-Gasteiz
945 18 19 18
araba.eus

Sala Andra Mari

Sala Andra Mari

Andra Mari, 8
01250 Araia (Álava)