Salzedo Hirukotea

  • Frédérique Cambreling harpa 
  • Marine Pérez flauta 
  • Pauline Bartissol biolontxeloa 

2010ean, agertokian elkarrekin hainbat emanaldi egin ondoren, Pauline Bartissol biolontxelo jotzaileak, Marine Pérez flauta jotzaileak eta Frédérique Cambreling harpa jotzaileak Salzedo hirukotea sortu zuten.

Harrezkero, haien nortasunen eta musika tresnen arteko kohesio sakonak eraman ditu aztertzera aberats bezain asmaezin den errepertorioa, bakarlarien, binakako eta hirunakako interpretazioak nahastuz.

Hiru interpretatzaileek ikuspegi sentikorra aplikatzen diote aurkezten diren inguru bakoitzari, euren sormena behin eta berriro berriztatuz, musika aurreratuarekin konprometitutako konpositore eta artistekin elkarlanean arituz. Horrela, Salzedo hirukotearen kontzertu bakoitza bakarra bihurtzen da bere generoan: musikak ez ezik, testuek eta objektuek ere hartzen dute bizitza propioa.

Hirukoteak Frantzia, Suitza eta Espainiako jaialdi entzutetsuetan parte hartu du, baita Donostiako Musika Hamabostaldian eta BBVA Fundazioaren Musika Garaikideko Zikloan ere.

trio-salzedo.fr

Kontzertu hori emango da Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak antolaturiko Musika Garaikidearen X. Zirkuituarekin elkarlanean.

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba