Zukan Hirukotea

  • Jon Ansorena txistua 
  • María Zubimendi soinua 
  • Gorka Catediano perkusioa 

Zukanek ez ditu soilik indar guztiak bideratzen konposizio garaikide instrumentalerako, baita haren errepertorioan baliabide artistiko berriak eta askotarikoak sartzeko ere. Lan horren erakusgarri ona da ondoren zehazten den programa proposamena, hiru interpreteek elkarri eragin eta haien interpretazio alderdia lantzen dute-eta askotariko testuinguruetan. Zukan-ek bere alderdirik sortzaileena proposatzen du, K. Stockhausen-en Tierkreis lan aitortuaren moldaketaren bidez; soinuaren materian eta esku soinuaren eta perkusioaren materia akustikoan miatzen du J.M Sánchez-Verdúren ZURIA II lanean; keinu musikalaren kontrastea lantzen du F. Dominguezen Seis miradas sobre… lanean; H. Ariasen prozesu sortzailearen zati da, haren musika tresnak konbinatzearen bidez sorturiko soinu paleta handia ikertzen duelako; taldearen alderdirik indartsuena eta oldarkorrena erakusten du M. Chamizoren Lantz lanean, eta H. Moralesen zaldien masailen eztanda erritmikoarekin bukatzen du.

Gaur arte Zukan taldeak nazioko eta nazioarteko konpositoreen hogei lan baino gehiago estreinatu ditu, eta egun Euskal Herriko musika garaikideko talderik bermatuenetakoa da. Kontzertu asko eman du ziklo ospetsuetan, hala nola Donostiako Musika Hamabostaldian, Bernaola Jaialdian, Musikagileak Musika Garaikideko Zirkuituan, BBVA Musika Garaikidearen Zikloan, Attacca Festival Basel jaialdian, Kuraia Jaialdian eta Rotterdam-eko Classical:Next jaialdian.

2019ko martxoan, Zukan-ek bere lehenengo CDa aurkeztu zuen Soinuzko Begiradak-Toma 1 izenarekin. Hilabete batzuk geroago, beste aurrerapauso garrantzitsu bat eman zuen bere ibilbidean: Espainiako gazte musikalen lehiaketaren 94. deialdian erdietsitako lehen saria.

triozukan.com

facebook.com/trio.zukan

instagram.com/triozukan/

twitter.com/triozukan

youtube

12:30
Arabako Arte Ederren Museoa
 
Igandea
3
Aza.
13:30
Andra Mari Aretoa (Araia)

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba