United Instruments of Lucilin

  • André Pons-Valdès biolina 
  • Jean-Philippe Martignioni biolontxeloa 
  • Pascal Meyer pianoa 
  • Guy Frisch perkusioa 

Luxemburgeko musikari suhar talde batek eratu zuen 1999an, eta Luxemburgeko lehenengo ganbera taldea da XX. eta XXI. mendeetako musika sustatu eta haren zabalkundea egiten duena esklusiboki. United Instruments of Lucilin ezaguna da, mundu guztian zehar egin izan dituen proposamen bikain eta ohi ez bezalakoengatik, zeinei esker entzuleak musikarekin eta haren testuinguruarekin kontaktuan jartzera adoretzen baitira.

UI of Lucilin-ek berrogei kontzertu baino gehiago ematen ditu urtean, eta kontzertu horiek ematearen bidez jendearengana iristen da ez soilik soinuaren bidez, zeren adimenaz, izpirituaz eta ikusmenaz ere baliatzen baitira haiengana iristeko. Haien proposamenetan, kontzertu baten kontzeptu klasikoa beste hauenekin txandakatzen da: antzerki musikala, argiaren dramagintza, konposizioen interpretazio eszenikoa, haurrentzako proiektuak, gaikako kontzertuak museoetan, eta konpositoreak aurkeztu edo haiekin bertatik bertara eztabaidatzea.

Eratu zenetik, UI of LUCILINen ezaugarria da adierazteko modu berriak bilatzen dituela, soinua ikertzearen bidez eta kontzertuaren formatua berritzearen bidez. Horren erakusgarri da Alexander Schubert-i enkargatu zioten Black Mirror (2016); izan ere, interpreteak, publikoak eta ekoizpen taldeak bat egiten dute gidoi bakarrari jarraituz, eta bat egite horretatik sortzen da aire zabaleko kontzertuperformance aztoragarri eta harrigarria.

United Instruments of Lucilin-ek beti aurkezten du zorroztasun eta oraingotasun handiko musika sortu berria; hartara, erreakzioak askotarikoak izateaz gain, publiko fidel eta zalea sortzen da, zeina gero eta gehiago baita.

lucilin.lu

facebook.com/LucilinEnsemble/

twitter.com/ensemblelucilin

youtube.com/user/Lucilinweb

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba