Alfonso Gómez

  • Alfonso Gómez pianoa 

Alfonso Gómez nazioartean proiekziorik handiena daukan Gasteizko piano jotzailea da. Oraingoan, XX. mendeko lan gako bat eskainiko digu: Olivier Messiaen-en Hogei begirada Jesus Haurrarengan. Ziklotzar horrek 2 ordu baino zertxobait gehiago irauten du, eta piano errepertorio guztiaren lanik sakon eta konplexuenetakoa da. 1944an konposatu zen, Bigarren Mundu Gerra betean (Messiaen-ek Paris liberatu eta egun gutxira bukatu zuen lana), eta hala ere, uste sendoa, fedea, maitasuna eta itxaropena dario, eta horrek, beharbada, bikainagoa egiten du ikuspuntu estetikotik eta giza ikuspuntutik.

Messiaen uste sendo katoliko sakonekoa zen, lan hau literatura teorikoari jarraituz idatzi zuen, eta nola kantu gregorianoaren hala Barrokoko motete eta oratorioen Eguberrietako musika tradizioari jarraituz. “Begirada” hitzak hemen (“regard” frantses jatorrizkoan) kontenplaziozko zentzua dauka. Kontzeptua oinarritua dago Dom Columba Marmion (1858-1923) Irlandako monje eta abadearen izkribuetan, zeinak haietan azaltzen baitu zenbat begirada dauden Jesus Haurraren sehaskaren inguruan: Aitaren begirada, Izpiritu Santuarena, Ama Birjinarena, aingeruena, artzainena eta errege magoena. Messiaenek egiten duena da ideia zabaldu, eta beste begirada sinboliko batzuk erantsi, hala nola izarrarena, gurutzearena eta denborarena, eta haietako bakoitzean Messiaenek bere ezagutza teologiko eta filosofiko sakonak erakusten ditu.

Jesus Haurrarengan dauden hogei begiradak funtsean dira hogei soinu hausnarketa Jainkoaren haragiztatzearen misterioari buruz, eta haietako bakoitza ikuspuntu sinboliko desberdinetan oinarritzen da, zeinak hizkuntza musikal arras aberats eta konplexu baten bidez adierazten baitira, eta hizkuntza horri esker Messiaen XX. mendeko gailur artistiko gorenetako batera iritsi da”.

www.alfonsogomez.de

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

  • Olivier Messiaen (1908-1992)
    Vingt regards sur l´Enfant Jésus (1944)
    - 1. Regard du Père (Aitaren begirada)
    - 2. Regard de l'étoile (Izarraren begirada)
    - 3. L'échange (Trukea)
    - 4. Regard de la Vierge (Ama Birjinaren begirada)
    - 5. Regard du Fils sur le Fils (Semearen begirada semearengan)
    - 6. Par Lui tout a été fait (Hark egina izan da dena)
    - 7. Regard de la Croix (Gurutzearen begirada)
    - 8. Regard des hauteurs (Garaieren begirada)
    - 9. Regard du temps (Denboraren begirada)
    - 10. Regard de l'Esprit de joie (Poztasunaren izpirituaren begirada)
    - 11. Première communion de la Vierge (Ama Birjinaren lehenengo jaunartzea)
    - 12. La parole toute-puissante (Hitz ahalguztiduna)
    - 13. Noël (Eguberria)
    - 14. Regard des Anges (Aingeruen begirada)
    - 15. Le baiser de l’Enfant-Jésus (Jesus Haurraren musua)
    - 16. Regard des prophètes,des bergers et des Mages (Profeten,artzainen eta magoen begirada)
    - 17. Regard du silence (Isiltasunaren begirada)
    - 18. Regard de l’Onction terrible (Azken igurtzi ikaragarriaren begirada)
    - 19. Je dors,mais mon coeur veille (Ni lo nago,baina bihotza beilan dut)
    - 20. Regard de l’Église d’amour (Maitasunaren elizaren begirada)
      
FaLang translation system by Faboba