Proxima Centauri

  • Marie-Bernadette Charrier saxofoia 
  • Sylvain Millepied flauta 
  • Hilomi Sakaguchi pianoa 
  • Benoit Poly perkusioa 
  • Christophe Havel elektronika 
  • Víctor Parra biolina 
  • Estibaliz Oraá biolontxeloa 
  • Roberto Casado flauta 

Gau bikaina Proxima Centauri eta Sinkro ensamble-ekin. Bi lan berri hauek aurkeztuko dizkigute: Demian Rudel Rey-ren Cuélebre (Argentina), mitologia hispanikoaren dragoi/sugeak inspiratua, eta Juan Arroyo-ren Sabia (Peru), zeina baita natura ospatzen duten erritual latinoamerikarren berrinterpretazio bat. Lan berri hauen oihartzun baten gisa, bi ensamble-en errepertorioaren lanak Hegoaldeko Amerikako sorkuntza musikalaren dinamismoaren erakusgarri izango dira. Agertokia partekatzeaz gain, Proxima Centauri eta Sinkro taldeek José Luis Campana-ren Chemins inouïs… interpretatuko dute batera.

Proxima Centauri musika ensamble bat da, ganbera musikaren kodeak eraldatzen dituena batez ere elektroakustika erabateko eskubidezko kide gisa sartzeko taldean. Badira hogei urte baino gehiago Próxima Centauri lanean ari dela artista askorekin, beste musikari batzuekin, interpreteekin zein inprobisatzaileekin, baina baita dantzari edo artista plastikoekin ere. Horregatik dauka ensambleak diziplina bat baino gehiago ukitzen dituen ikuspuntu artistikoa, eta musika sorkuntza eta arte bisualak konbinatzen ditu.

www.proximacentauri.fr

facebook.com/proximacentauri/

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

  • Jean-Louis Agobet (1968)
    Société 1 - les musiciens de Brême (2019)
     flauta, saxofoia, perkusioa, pianoa eta elektronika 
  • Demian Rudel Rey (1987)
    Cuélebre (*) (2019) erabateko estreinaldia
     flauta, saxoa, pianoa, perkusioa eta elektronika 
  • Juan Arroyo (1981)
    Sabia (*) (2019) erabateko estreinaldia
     flauta, saxoa, pianoa, perkusioa eta elektronika 
  • Jose Luis Campana (1949)
    Chemins inouïs... (*) (2019)
     biolina, txeloa, flauta, saxoa, pianoa eta elektronika 
FaLang translation system by Faboba