Jabi Alonso

  • Jabi Alonso txalaparta, marimba, pandero karratua 
  • Ainhoa Gutiérrez txalaparta 
  • Maddi Arana biolina 
  • Estibaliz Oraá biolontxeloa 
  • Koldo Sagastume bideoa 

AmetsOLAK

Duela urte batzuk buruan nerabilen, eta azkenean egia bihurtu da: AMETS bat, soinu bakar batekin, ZURA (OLAK). Ezin izango nintzateke hitz egiten hasi CD honetan grabatutako musikaz Sabin Bikandi aipatu gabe, musikari bikaina, txistularia, txuntxuneroa, danborreroa, konpositorea eta lagun ona. Biok elkarrekin 2012an hasi genuen proiektu bat da, material bakar batek (zura) eskaintzen dituen aukerekin lan egitearen kezkatik azaldu zena. Sabinen hitzak erabiliz, “erabilitako materialak artistaren (eskultorea, arkitektoa...) sormen prozesua baldintzatzen duela esan dezakegu. Era berean, inspirazio iturri garrantzitsua da”. Hori kontuan hartuz, txalaparta eta zurezko beste tresna batzuk erabiliz, gaur egungo ikuspuntu estetiko desberdinak erabiltzen ditut: esaldien eraikuntza-dekonstrukzioa, faseen konfrontazioa, modulazio erritmikoak, herriko erritmoak (Euskal Herrikoak, Balkanetakoak...). 

Txalaparta, jatorri ezezaguneko tresna bat da, egitura erraza eduki arren (zur zati batek beste bat jotzen du) soinu ahalmen handia duena, eta CD honen soinu gidaria izango da. AmetsOLAK lanak nahi duena da beste ikuspegi batetik begiratzea euskal kulturaren musika tresna oso erakusgarria den txalapartari, baita errepertorio bat egitea ere. Bilbon sortutako Jabi Alonsok perkusio ikasketak Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga goi mailako musika kontserbatorioan egin zituen J. Manuel Gallardo irakaslearekin. Goi mailako gradu amaieran ohorezko saria eman zioten. Rotterdameko kontserbatorioko ikaslea ere izan zen, Robert Van Sice eta Miguel Bernat irakasle izan zituelarik, eta Uitvoerend Musicus titulua lortu zuen. 2004an, Estatu Batuetako Yale Unibertsitatean Master of Percusion titulua ere lortu zuen.

CD Ametsolak

19:30
Artium

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba