Guridi Garaikideak

    Gasteizko “Jesus Guridi” musika kontserbatorioa gure garaiko musika sortu eta haren zabalkundea egiteko eginkizuna haren gain hartua duen zentro bat da; haren hezkuntza proiektuaren bidez betetzen du eginkizun hori, bai eta etengabe eskainiz musika kontzertuak, topaketak, ikastaroak eta eskola magistralak. Hasiera-hasieratik, jarduera ugari antolatu izan du musika garaikidearen sorkuntzaren inguruan, mundu guztiko konpositore eta interpreteak ekarri dituelarik. Hala, kultur ekimen ugari sortu izan dira ikastetxeak berak sustaturik, eta dinamismo irudi bat isuri du hiriaren eta haren ingurura, bai eta ikasgeletan egiten den lana erakutsi ere.

    Kontserbatorioko areto nagusian, Bernaola Jaialdiko kontzertu ugari eman izan dira, eta jaialdiaren programazioko bereizgarrietako bat da, hain zuzen, gazte konpositore eta interpretatzaileak izatea. Filosofia jakin baten emaitza da hori: ikasleari eskaini nahi zaio prestakuntza irmo bat, musika jarduera profesionaltzat daukana. Hala, egindako lanaren emaitza, azken urteotako bultzadarekin, ezagutza jasotzen ari da, gure herrialdearen bizitza artistikoarekin lotutako musikarien etengabeko parte hartzearen bidez.

    Bernaola Jaialdiak, edizioak joan edizioak etorri, xede bat izan du: hiriko kultur bizitza eragingo duten jarduerak programatzea, eta inguruari aukera ematea egungo musika sakonki ezagutzeko, kalitatezko interpretazioen bidez. Kontzertu honen asmoa da topagune bat izatea, sorkuntzaren eta interpretazioaren eremuetan gauzatutako lana erakusteko. Beraz, aukera bikaina da musika garaikideak duen bultzadan parte harrarazteko publikoari.

    conservatoriovitoria.com

    19:30
    Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

    Egitaraua

      FaLang translation system by Faboba